Bai, hala da. Eta horregatik ari naiz blogari. Markaren boterea eta kontsumitzailearen boterea neurtzeko saioa da, injustizia batek bultzatuta, 2.0 teknologiek eskaintzen dituzten tresnetan oinarrituta, ia esaten den bezainbeste laguntzen duten elkarrizketa zabaltzen. Badakit egunkarietan eta ohiko mediotean ez dagoela ausardirik horrelako salaketei bide emateko, azken batean Volkswagen iragarle handia da, eta inork ez du gisako bezero bat galdu nahiko. Ostera, uste dut blogosferan aukera gehiago daudela salaketa honen oihartzuna zabal dadin. Labur-labur kontatuko dizuet zertaz ari naizen.
Kontua da volkswagen bat erosi nuela, Touran modeloa, ta berriki cajacambiosa matxuratu zaidala, 76.000 Km besterik ez dituela. Jarri naiz harremanetan Volkswagenekin eta esaten didate baietz, arazo hori detektatuta daukatela, eta podukzio sailak onartzen duela ahokadura-arazoa izan dutela diskoekin. Beraz, harremanetan jartzeko bezeroaren arretarako zerbitzuarekin. Haiekin harremanetan jarri naiz, eta ezetz, ez dutela ezer egingo nere alde kotxea garantiaz kanpo dagoelako. Bitartean kontzesionarioko tallerrean esaten diate ez dutela cajacambiosa konpondu nahi segituan hautsiko delako berriz, besteetan gertatu zaien bezala, eta aldatu egin beharra dagoela, eta presionatzeko gehiago. Eta horretan nago.
Normalean, horrelako kasuetan, "adeitasun bat" izaten dute bezeroarekin (una deferencia, esaten dute), eta matxuraren kostuaren zati handi bat ordaintzen dizute, konturatzen direlako arazoa ez duzula zuk sortu eta euren okerra izan dela. Baina oraingoann ez dute egin, eta hemen nago, salaketa hau egiten. Ez da gutxiagorako: ia 4.000€ko faktura pagatzea nahi dute bihozgabe hauek.
Ba al dauka kontsumitzaileak nahikoa indarrik gisako markei aurre egiteko? Zer egin dezaket egoera honetan? Zilegi da blogak honetarako erabiltzea?
Nere esperantza bakarra sarea da, eta batzuk hasi dira estekatzen eta gaiaz hitz egiten:
http://comucor.blogspot.com/2007/05/un-blog-que-le-atiza-la-volkswagen.html
http://www.komunika.info/?p=411 (azken aipua blog honi buruzkoa da, baina batzuei kostatu egiten zaie iturriak estekatzea...)
29/05/07
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

2 comentarios:
Ze kabroiak Volkswagenekoak, 4.000€... Nahiz eta kotxea garantiaz kanpo egon, matxura produkzio akatsa bada beraiek ordaindu behar dizute aldaketa. Ona meneame-tik iritsi naiz, animo!
Kontzolatzen bazaizu, nik orain dela bi urte golf bat erosi nuen eta justo garantia eta rebisioa pasatu eta gero turboa matxuratu egin da. Esan didate hori ez dela batere nornala eta agian bakarrik mano de obra delakoa kobratuko didate 300 euro inguru, bestela mila eta piko euro ez dakit zehatz-mehatz zenbat izango den
Publicar un comentario en la entrada